Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Berriak

Hasiera / Berriak

“3txulo”, ETB3ko saio berria

2016ko otsailak 1

Otsailaren 22an, "3txulo" izeneko saio berria izango dugu ETB3n. Saioa goizean, eguerdian eta arratsaldean ikusi ahal izango da, eta beraz, umeek primeran pasatu ahalko dute telebista aurrean eskolara joan baino lehen, bazkalorduan eta etxeratzen direnean.

“3txulon” garai desberdinetako 6 pertsonaia egongo dira: Bittor (2ttor) iraganetik dator; Laura (4ra), etorkizunetik; Ixabel (Xbel) gaur egungoa dugu; Gorritxo denboragabea da, eta azkenak, Sasi eta Laino, noizkoak diren inork ez dakien galtzerdi parea dira. Izan ere, baten batek, inoiz, nonbait galdutakoak dira.

Erabat desberdinak diren 6 pertsonaia horien arteko elkarbizitza ikusiko dugu "3txulo" izeneko topagune izugarri dibertigarrian eta pertsonaia horien gorabeherak ezagutuko ditugu: dituzten kezkak, ilusioak, poztasunak, tristurak, barreak, kantuak, dantzak...

Gainera, zientzia, eskulanak, esperimentuak, trikimailuak, sukaldaritza, bitxikieriak, txisteak, asmakizunak, jakingarriak... izango ditugu.

"3txulo"n edozer gerta daiteke. Iraganeko istorio eta historiak ezagutu ahalko ditugu, etorkizuneko misterioak deskubritu eta, jakina, gaur egungoak gozatu.

"3txulo", laster, ETB3n. Ez galdu!

Aurrekoa
Hurrengoa
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Kontaktua
  • Abisu legala
  • Web mapa

Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

94 466 86 10

94 466 86 11

baleuko@baleuko.com

Baleuko, S.L.

1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

Garapena dinamika

Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta